Gnibbles erabiltzen

Gnibbles joko erraza da. Gezi-teklak baino ez dituzu erabili behar.

Oinarrizko erabilera

Gnibbles hastean, behean agertzen den leiho nagusia irekiko da.

Jokoa hasteko, egin klik goian agertzen den sarrerako pantailan. Jokoa automatikoki hasiko da.

Jokoaren hasieran, sugea pantailaren ezkerretik sortuko da. Sugearen norabidea aldatu eta gorantz joan dadin nahi baduzu, erabili Gora gezi-tekla. Sugea eskuinetara joateko, erabili eskuin-gezia, ezkerretara joateko, ezker-gezia, eta beherantz joateko, behera gezia.

Menuak

Leiho nagusiaren goialdean dagoen menu-barrak ondorengo menuak ditu: