Eragin-eremua

Geoprozesu honek poligono geruza bektorial berria sortzen du.

Geruza berriko poligonoak, sarrera geruza bektorial baten elementuen inguruan sortutako eragin-eremuak izango dira.

Sarrera geruzako elementuen geometria puntu, lerro edo poligonoduna izan daiteke.

Sarrerako elementuen inguruan, zentrokideak diren hainbat eraztun distantziakide sortu daitezke.

Sarrera geruza poligonoduna denean, eragin–eremua kanpo aldera, barrura ala bietara (barrura eta kanpora) egin daiteke.